Cuidadores, esker onez

Cuidadores, aurrestreinaldia

Gaur arratsaldean, Moztuko Inesa lagunaren gonbidapenari esker, Cuidadores dokumentalaren aurrestreinaldian egoteko aukera izan dut.

Zaila da filmak eragindako sentimenduak adieraztea. Cuidadores dokumental bat baino gehiago, munduari begiratzeko modu bat da: maitasunez, indarrez, eta esperantzaz begiratzeko modu bat. Ikusleetako batek ondo adierazi duen moduan, asko ikasten da, bai Alzheimerreko gaixoen zaintzaileen egoeraz, bai norberaren barne-munduaz ere.

Ez dago askoz gehiago esan beharrik. Eskerrak eman baino ez, egindako opari handiarengatik, bai Oscar Tejedor zuzendariari, bai Moztu Filmakeko lantaldeari, bai, bereziki, heuren bizimodua ikusteko aukera eman diguten zaintzaile guztiei.

Aita eta amari, maitasunez, nere miresmenik handiena.


Ez dago iritzirik - “Cuidadores, esker onez”

Iritzien jarraipena atom jarioaren bidez egin dezakezu.

Ez dago iritzirik idatzi honetan.

Gehitu zure iritzia

Saioa hasi behar duzu iritzia gehitu ahal izateko.