E linea

Joan dan maiatzaren 15ean Lurraldebuseko linea berri bat jarri zan martxan, Usurbil eta Astigarra lotzen dituena, Lasarte eta Hernanin barrena.

Berri ona izan da neretzako: Usubilen lan eginda eta amona eta gurasoak Hernanin bizi direlarik, zuzenean joaterik izango dut, horretarako hogei minutu baino beharko ez dituralarik.

Orainartean Usurbil edo Lasartetik Hernanira joateko ezinbestekoa zan Errekalden autobus berri bat hartzea. Honek denbora dexente eramaten du eta gainera Hernanitik Lasartera joateko arriskutsua ere bazan, GI-2132 errepidea zeharkatu beharra baitzegoen.

Espero dezagun GFAk iragarri duen urtebeteko froga luzatzea, hainbat hiritarrentzat zerbitzu erabilgarria izan baitaiteke.


Ez dago iritzirik - “E linea”

Iritzien jarraipena atom jarioaren bidez egin dezakezu.

Ez dago iritzirik idatzi honetan.

Gehitu zure iritzia

Saioa hasi behar duzu iritzia gehitu ahal izateko.