Batasuna ia behin betikoz legez kanpokotzat jota, EAJ Euskal Autonomia Erkidegoko gobernutik kanpo eta EA zatiketan murgilduta. Oraingoz egoera nahiko ona agertzen duten alderdi abertzale bakarrak Aralar eta Nafarroa Bai dira, bai eta Iparraldeko mugimendu abertzalea oso txikia izan arren.
Egoera honi ETAren jarrera aldaketa eza gehitzen badiogu, zein da abertzaletasunari hurrengo urteetarako geratzen zaion etorkizuna?
EAEko azken hauteskundeetan 2001ean baino 150.000 boto gutxiago lortu zituzten alderdi abertzaleek, eta hori EAE-ANVrenak kontutan izanda. PP+PSOE+UPyDren baturak 17.000 boto baino ez zituen galdu, hautesle kopurua ordukoan baino 300.000 pertsonetan jeitsi zelarik.
Abertzaletasunak ba al du indarrik euskal gizartean ilusio berriak sortzeko? Horretarako estrategiarik martxan jartzeko gai da? Euskal nazio politikoaren ideiarentzako etorkizunak nahiko beltza dirudi.







Ez dago iritzirik - “Abertzaletasunaren etorkizunaz”
Iritzien jarraipena atom jarioaren bidez egin dezakezu.
Gehitu zure iritzia
Saioa hasi behar duzu iritzia gehitu ahal izateko.